Juan bizitzaz nekatuta zegoen gizon bat zen, ia beti, ezer egiteko gogoekin. Bulego batean lan egiten zuen eta bere etxetik oso urrun ez zegoen kasino batean jolasten zuen, ia egunero. Juan, Manuel izeneko lagun bat zeukan eta bera ere gustatzen zitzaion kasinoan jolastea bere lagunarekin. Esan behar da ere, bioi edatea gustatzen zitzaiela eta askotan mozkortu egiten ziren. Jolastu eta edatea bere zaletasunak ziren.
Egun bat, beste guztiak bezala, Juan itzartu zen iratzargailua entzutean eta lurrera bota zuen haserretuta, amets on bat eten ziolako. Ohetik erresakarekin altxatu zen, gogoratzen nola, atzoko festan asko edan zuela. Jantzi zen eta gosaldu gabe bulegora joan zen, gosaltzen bazuelako berandu iritziko zelako.
Bulegora iristean inor ez zegoela ikusi zuen eta harrituta geratu zen. Orduan, atezainarengana joan zen eta bere zalantza galdetu zion. Atezaina galdera hori entzutean barre egin zuen eta azkenean, esan zuen:
-Gaur larunbata da.
Juan segundo batzuk harrituta geratu zen, baian gero erreakzionatu zuen eta hortik alde egin zuen, hor ez zuelako ezer egiten.
Etxera heltzean zer egitea pentsatu zuen, baina azkar bururatu zitzaiona bere lagun Manueli deitzea. Azkar-azkar telefonoarengana joan zen eta bere lagunaren telefono zenbakia markatu zuen. Bi aldiz komunikatu zuen, baian azkenean Manuel hartu zuen:
-Bai, nor da?-galdetu zuen Manuel
-Ni, Juan. Zer iruditzen zaizu kasinora joatea jolastera eta kopa batzuk edatera?
-Baina ba al dakizu zer ordu den? Bederatziak dira.
-Beno, bai ala ez? Joango zara?
-Bale. Ordu bat barru kasinoaren sarreran geratzen gara. Ondo?
-Bale.
Ordubete pasa eta gero bi lagunak kasinoaren barruan zeuden, makina txanponjale baten bila, dirua gastatzeko eta gero irabazteko asmoz.
Horrela beste ordu bat pasa zen eta aspertu zirenean pokerrera jolastera joan ziren. Mahai okerrean eseri ziren, kasinoko jokalari hoberen artean zeudelako.
Bi ordu igaro zituzten pokerrean jolasten, beno, jolasten ez, hobeto esanda galtzen, ez zutelako aldi bat ere irabazi.
Irabazleei dirua emateko ordua iritsi zenean ez zioten eman, ez zutelako eta ahal zuten moduan kasinotik alde egin zuten baina haiek bazekiten irabazleek bilatuko zituztela, zor zieten dirua emateko.
Gau horretan Juan eta Manuel ez zuten ondo lo egin, arratsaldean gertatutakoa gogoratzen.
Hurrengo goizean Juan ez zen ia gogoratzen atzokoaz eta Manueli deitu zion kalera ateratzeko.
Juan Manuel etxeko telefonoari deitu zion, baina ez zuela hartzen ikustean mugikorrera deitu zion. Juan Manuelen ahotsa entzutea espero zuen baian ez zen horrela izan. Eta ahots hori entzutean izoztuta geratu zen:
-Kaixo, nitaz gogoratzen zara? Kasinokoa naiz. Zure laguna non bizi den jakin dut eta bahitu egin dugu. Oraindik ondo dago, ………… kalearen furgoneta batean. Berriro ikusi nahi baduzu ekarri nire dirua. Ez, eta ez dituzu 24 ordu pelikuletan bezala e. Hau errealitatea da eta 5 ordu dituzu bestela zure laguna hilko dugu. Ah eta bakarrik joan.
Juan izututa geratu zen, baina bere laguna salbatu behar zuen. Denbora gutxi zeukan polizia ohartarazteko. Orduan banku batera joan zen dirua ateratzera eta bere kotxearekin bere laguna zeukaten kalera abiatu zen.
Kalea ilun-ilun zegoen eta oso gutxi ikusten zen. Iritsi zenean ez zuen ezer ikusi baina minutu batzuk pasa eta gero furgoneta bateko faroak ikusi zituen. Furgoneta gelditu zen eta telefonoz hitz egin zuen gizona agertu zen eta galdetu zion:
-Dirua ekarri duzu?
Juan, oso urduri galdetu zion:
-Bai, hemen dago.
Orduan gizona hurbildu zen eta dirua hartu zuen. Gero fugonetara joan zen.
-Eta nire laguna?- galdetu zuen Juan.
-Ah, bai, zure laguna. Hil egin genuen. Ez zaizkigu lapurrak gustatzen.
-Zer?????- esan zuen Juanek malkoak begietan zituela.
-Entzun duzuna eta orain zure txanda da. Ezin dizugu bizirik utzi bestela poliziara joango zara. Beno, infernuan ikusiko gara.
Orduan, gizona bere jakatik pistola bat atera zuen eta Juani tiro egin zion. Juan min oso handia sentitu zuen sabelean eta lurrera jauzi zen. Gizona hori ikustean furgonetara sartu eta desagertu egin zen. Juan, bere azken indarrekin bere mugikorra atera zuen eta ospitaleko telefonoa markatu zuen. Gero konortea galdu zuen.